Arlo pertsonalean egonkortasuna mantentzea ez da batere erraza gaur egun, eta dagoeneko ez da oso arrunta. Garai batean derrigorrezkoa zen, eta askotan ikusten genuen batzuentzat ez zela batere komenigarria.
Nolanahi ere, gizartearen edota elizaren aurrean bikote batek bion arteko maitasuna, errespetua eta fideltasuna mantenduko dutela zin egiten duenean, asmo horren oinarrian denontzako onura somatzen da.
Hala ere, zailtasunak ugariak dira, eta noizbehinka sortzen diren garai latzak gainditzeko, nik uste dut prest egon behar dugula sufritzeko, bestea behartzeko baino. Badakit mezu hau, egun, ez dagoela batere hedatua, baina nire esperientzian baliogarria suertatu zait.
Espiritualtasuna (erlijiosoa ala ez) bizitzaren oinarria ikusten dut nik, eta hori haztea oso garrantzitsua iruditzen zait. Gogoratzen naiz gaztetan Erich Frommen "Maitatzearen Artea" liburua irakurri nuenez, eta hor esaten zen denok badugula bananduta egotearen sentimendua, eta sentimendu hori gainditzeko beharra. Gero bideak ugariak izan daitezke.
25 urte ezkonduta pasa ondoren, argi ikus dezakegu gure harremanean bi baino gehiago izatera heldu garela, bestearen, besteen aurrean irekita egon garelako. Fruituak ere eman ditugu, arlo pertsonalean zein sozialean, eta fuituen artean, preziatuenak seme-alabak izan dira.
Silvio Rodríguiezek zioen bezala, besteak kontuan hartuz, "que me perdonen los muertos de mi felicidad": https://www.youtube.com/watch?v=tumF2sgaDr8
No hay comentarios:
Publicar un comentario