Ia lau urte daramatzat lanean arlo sindikalean. Aurten enpresa batzuetan egindako hauteskunde sindikaletan ikusitakoak zapore mingotsa utzi dit ezpainetan.
Banekien arlo sindikalean demokrazia oso ahula dela, are gehiago irakaskuntza pribatuan, nik lan egiten dudan arloan, batez ere enpresa batzuek oztopatzen dutelako eta Hezkuntzak ez diolako ezeri jaramonik egiten, baina aurten jasandakoa gogorregia suertatu zait, kontuan izaten badut arazorik handiena sindikatu baten ordezkariekin izan dudala.
Langileek beraien ordezkariak hautatzeko orduan demokrazia ondo funtzionatzeko ezinbesteko osagaiak behar dira: askatasuna, aniztasuna, berdintasuna eta oinarrizko giza eskubideak errespetatzea. Oihaneko legea ez pairatzeko eta ahulari bere eskubideak bermatzeko lege demokratikoa da tresnarik hoberena. Baina zaila da leku batzuetan demokrazia errespetatzea lortzea.
Ekainean ikastetxe pribatu batean jasan dudana ez dut azken beste lau urteotan pairatu.
Hauteskundeak enpresa horretako sindikatu nagusiak behin deituta, beste bi sindikatutakoak joan ginen mahai eraketara. Hauteskundeak ongi egiteko enpresa guztietan mahai bat osatzen da langileekin: zaharrena, gazteena eta antzinatasun handiena duena dira partaideak. Horrela egiten da leku guztietan, eta orain arte parte hartu ditudan hauteskunde guztietan (40-50 azken lau urteotan) horrela ikusi dut.
Baina aipatutako ikastetxe horretan ez ginen ongi hasi. Mahai eraketaren egunean mahaikideak ez ziren agertu, hauteskundeak antolatzen zituen sindikatuak, LABek, ez ziolako enpresari abisatu. Sindikatu horrek mahaikiderik gabe nahi zuen dena antolatu. CCOOeko ordezkariek ez zuten ezer esaten, baina ni ezin izan nintzen ixilik geratu. Exigitu nuen legea betetzeko, eta mahaikide guztiak agertzeko mahaia eratzeko. Eta hor hasi ziren nire pairamenak.
Enpresa horretako sindikatu nagusiaren zonaldeko arduraduna bere onetik atera zen (ez dakit bere onean egotea dakien) eta nire aurkako kritikak, gaitzespenak eta esamesak hasi zen ozenki botatzen etengabe. Azkenean mahaia partaide guztiekin osatu zen, nik amore eman ez nuelako. Baina bitartean denerarik entzun behar izan nuen: gutxiespenak seroren ikastetxeetan (eta ez ikastoletan) nuelako esperientzia, eta denon aurrean irrigarri uztearena legea betetzea nahi nuelako. Gehien molestatu zitzaidana ez zen aipatutako ardunadunarena, baizik eta bere sindikatuko ordezkari ezagunen jarrera (horiekin askotan biltzen naiz negoziazio mahaietan eta orain arte beti lankidetzat hartuak nituen): bata ixilik egon zen goiz osoan, eta besteak arduradunaren azpijoko berbera egiten zuen, berari izaten ari zen jarrera zakarra aurpegiratu ordez.
Minduta atera nintzen egun hartan, baina gutxienez lortu nuen mahaia behar den bezala osatzea. Sentitzen nuen duintasuna mantendu izan nuela, nirea eta nire sindikatuarena, eta langile guztiena ere bai. Ezin nuen ulertu aipatutako estatu mailako sindikatuko ordezkarien jarrera: ixilik jasatea, ezer ez esatea, eta agian geroago helegitea aurkezteko asmoa izatea. Auskalo!
Arazoak ez ziren hor bukatu. Egun batzuk geroago berriro joan nintzen enpresa hartara nire sindikatuko hautagaitza aurkeztera, mahaikide bati eman nion eta egiaztagiria jaso nuen. Baina zer gertatu zen hautagaitzarekin?, mahaikide batek etxera eraman eta "galdu" egin zuen. Inoiz ikusi ez izana.
Hauteskunde egunean arazo gehiago izan genituen. Lankide guztien askatasuna babesteko, bermatzeko, holtz tolesgarri bat ipintzeko exigitu nuen, papeletak estaltzeko. Berriro entzun behar izan nituen aurreko eguneko gutxiespenak. Eskerrak mahaikideek bere papera bete zutela eta holtz tolesgarria ongi kokatu zuten (gauza bera ikusi nuen egun batzuk geroago beste ikastetxe batean, enpresako zuzendariak ez zuelako biomborik jarri nahi).
Azkenean nire sindikatu ELAk hauteskundeak galdu zituen eta LABek irabazi. Nik pena sentitu nuen langileengatik, giro horretan bizitzeagatik. Eta oraindik esperoan nago, niri barkamena eskatzearena. Printzipio demokratikoak inoiz ez ditugu hautsi behar, hain modu zakarrean, eta are gutxiago garaipena hain ziur dugunean. Ala ez zuten hain ziur?
"bata ixilik egon zen goiz osoan, eta besteak arduradunaren azpijoko berbera egiten zuen, berari izaten ari zen jarrera zakarra aurpegiratu ordez". Duela egun batzuk honetaz hitzegin nuen biekin, lehenengoak ez, baina bigarrenak bai, barkamena eskatu zidan. Eta nola ez, eskertu nion bere jarrera.
ResponderEliminar